Ainhitze Elizburu: "Biodantza aukera bat da gauza berrietara irekitzeko eta transformaziorako"

Egoitz Unamuno 2018ko abe. 17a, 12:00

Ainhitze Elizburuk biodantzako saio ireki bat eskainiko du eguenean, arratsaldeko 18:00etan, antzokian. Saioa debaldekoa izango da eta bi ordu inguruko iraupena izango du. (Elkarrizketa osoa entzungai dago gaineko audioan.)     

Lehenengo harremana

 “Nire lehenengo biodantzako saioa UEUko ikastaro baten izan zen. Momentu horretatik maitemindu egin nintzen biodantzarekin.”

“Orain dela urtetxo batzuk Plazentzian sortu zen biodantzako talde bat Ana Mari Sousak bideratzen zuena eta hor hasi nintzen amodu erregularrean parte hartzen, astero biodantza egiten”

Erraztaile formakuntza

“Orain dela lau urte hasi nintzen biodantzako fazilitadore izateko formakuntzarako eta horretan pasatu ditut hiru urte, eta aurtengo udan amaitu dut”

Biodantza zer den

 “Da sistema bat erabiltzen duena musika, mugimendua eta taldea eta helburua da pertsona integratzea, norbere buruarekin, ingurukoekin eta naturara integratzea. Hiru maila horietan”.

“Niri biodantzak aportatu dit ni neu izateko erraztasuna, nire pertsonalitatean sortutako maskarak eta kapak kentzen joatea, nire bihotza irekitzea, nire burua maitatzea, harremanetarako erraztasuna, espresatzeko erraztasuna, erritmo organikoagoa eroateko erraztasuna…”

Saio praktikoa

“Guztira irauten du bi ordu. Izaten da lehenengo ordu erdian erronda bat hitzaren bitartez espresatzeko eta aurkezteko, gero bibentziara pasatzen gara, musika jartzen da eta tartea ematen zaio gorputz mugimendu eta espresioari, dantzari, banaka, binaka edo taldeka.”

Transformaziorako aukera

“Gaur egun gure gizartean, kultura honetan, gaude ohituta pentsamendu errazionalari pisu handia ematen eta orduan sartzen garenean gorputza sentitzean, agertu litezke emozioak, eta ez gaude hain ohituta. Ederra eta bizigarria izan liteken moduan, erronka bat ere bada.”

“Edozein pertsonak egin ahal du. Denondako irekita dagoen aukera bat da. Biodantzaren inguruan kuriositatea sentitu duen edo euren buruan gauzak deskubritzeko gogoa duten pertsonak dira etor litezkeenak.”

“Aukera bat da norberarengan gauza berriak irekitzeko eta transformazio bat emateko. Horretarako jarraipena behar da eta talde erregularra. Nire asmoa da asteroko talde erregular bat eskaintzea Plazentzian.”

Izen-ematea

Izen-ematea eta informazio gehiago 665239665 telefonora deituta.