Eskuz landutakoak polito erosi dituzte Gabonetako azokan

Ubane Madera 2018ko abe. 15a, 17:59

Gabonetako opari bat baino gehiago egiten lagundu dute herriko artisauek goizeko azkoari esker. Batzuk bertan erosita, beste batzuk enkargurako lagata, artisauak eurak ere «oso pozik» geratu dira jardunarekin. Eta baita erosleak ere, azokak emandako aukerarengatik.

Euriarekin hasi arren, berehala atertu eta poliki-poliki, etengabe izan ditu bisitariak eta erosleak Gabonetako artisauen azokak. «Gu Eibarko azokara goaz hurrengo 15 egunerako, eta kezkatuta gaude ea genero nahikorik izango dugun, hemengo azoka eta gero», kontatu du, adibidez, Idoia Cachok.

Zozketa

«Oso ondo» da, orokorrean, artisauek egin duten balorazioa bezeroei arreta ematen zioten bitartean.

Izan ere, mugimendua izan dute artisauek eurek landutako produktuak erakusten, eta batez ere saltzen, eta poltsa batekin baino gehiagorekin bukatu dute bisita herritar askok.

Azokaren amaieran, 14:30ean erosleen artean zozketa egin dute. Eta Arantza Alberdiri tokatu zaio artisauen produktu banarekin osatutako otarra.