Artisauen Gabonetako Azoka, zapatuan

Ubane Madera 2018ko abe. 11a, 13:14
Artisauak Gaztañerre azokan.

Zapatuan, herriko artisauek Gabonetako azoka egingo dute Plaza Zaharrean. 11:00etatik14:30ak bitartean zortzi postu ipiniko dituzte bertan beste horrenbeste artisauk. Honako produktuak eskainiko dituzte: jantziak helduendako zein umeendako, larruzko produktuak, joskintzan landutakoak, bitxiak eta koadernatzearekin lotutako materiala.

Iaz moduan, aurten ere ipiniko dute Gabonetako azoka herriko artisauek. Honako hauek hartuko dute parte: Lorea de Castrok (Aupa Gu!), Idoia Cachok (Kilikilima), Nuria Murok (Oparitxoak), Saadia Nasirrek (Saadia Nasir sorkuntzak), Isa Moranek (koadernatzeak, albumak…), Pablok (larrua) eta Kristina Albisuak (joskintza).

Otarra zozketara

11:00etan hasi eta 14:30ak arte eskainiko dituzte eskuz landutako produktuak eta zerbait erosten dutenei otar baten zozketan parte hartzeko txartela emango diete opari. Hain zuzen, otarra egongo da osatuta artisauek eurek landutako produktu banarekin.