Abenduaren 3tik urtarrilaren 15era bitarteko epea izango da Kultura Bonuak erabiltzeko. Soraluzen dagoeneko salgai daude, Estankoan eta Iratxo Goxo Dendan. Eta hiru motako Kultura Bonu daude:
- Euskarazko liburuak, diskoak eta DVDak erosteko (testu liburuak, ikasteko liburuak eta liburu profesionalak salbuetsita).
- Beste hizkuntzetako liburuak, diskoak eta DVDak erosteko (testu liburuak, ikasteko liburuak eta liburu profesionalak salbuetsita).
- Zuzeneko ikuskizunetarako sarrerak erosteko (musika, antzerkia, dantza… kasu honetan, bonuak erabil daitezke apirilaren 14ra arte).
20 euroan
20 euro balio dute Kultura Bonuek. Eta euskarazko produktuak kontsumituz gero, 32 euro gastatzeko eskubidea ematen dute; beste edozein hizkuntzatakoak erosiz gero, berriz, 28 euro gastatu daitezke.