Eguaztenean piztuko dituzte

Ubane Madera 2018ko abe. 10a, 18:24

Gabonetako argiak ipintzen, Zubi Nagusian.

Gaur, astelehena, hasi dira ipintzen Gabonetako argiak, Bizikale Merkatari Elkarteak ekarritakoak. Eguaztenerako gertu izango dira, orduantxe egingo dute eta “pizte ofiziala”, txokolate beroak lagunduta.

Honako puntuetan dabiltza Gabonetako argiak ipintzen: Kalebarrendik Gabolatseraino, Tabako dendaraino; Santa Ana kalean Benito Altzari dendaraino; Etxaburuetan Arrano tabernaraino; zubian, udaletxe aurrean eta Errabalen, Mabel ile-apaindegiaren ondoan.

Txokolate beroa

Gaur-bihar ipiniko dituzte guztiak, eguaztenean piztu egingo dituzte-eta. Hain justu, 18:00etan egin dute hitzordua, Plaza Berrian. Lehenengo txokolate beroa emango diete bertaratzen diren guztiei. Eta 18:30ean piztuko dituzte argiak, alkateak eta Bizikaleko ordezkariek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.