Barrakendako lekua egiten

Ubane Madera 2018ko abe. 10a, 10:09
Langileak karpa kentzen.

Gaur, astelehena, hasi dira Plaza Zaharreko karpa kentzen. Bizikale Merkatari Elkarteak bertan ipiniko ditu Gabonetako barrakak eta haiei lekua egiteko dabiltza karpa kentzen. Barrakak, hori bai, datorren astean etorriko dira.

Gaur hasi eta gaur bukatuko dute Plaza Zaharreko karpa desmuntatzen. Libre lagako dute inguru hura guztia, Bizikale Merkatari Elkarteak Gabonetarako ekarriko dituen barrakendako. Abenduaren 21erako muntatuta izango dira karrusela eta salto-salto egiteko koltxonetak. Eta bertan geratuko dira Errege ostera arte.

Bien bitartean, orain arte karparen babespean egin izan diren ekitaldiak Plaza Zaharrean bertan egiten jarraituko dituzte, esaterako, zapatuan egingo duten artisauen azoka.