Hogeitabost pertsona inguru batu dira bi astelehenez jarraian Itxaropenako saio aretoan, kanturako gogoz. Begoñak espero zituenak baino dezentez gehiago ziren: “nik pentsatzen nuen 5-6 lagun batuko ginela, baina jende mordoa batu da”.
Eibarko esperientzia eskolatik ekarri du ideia. Izan ere, Eibarren antzeko kantu-talde bat sortu zuten orain dela urte batzuk, eta Begoñak hura ezagututa pentsatu zuen herrian antzeko talde bat martxan jartzea.
Musikari bat behar eta Pablo Arruabarrena soinujolea gonbidatu zuen. Honek laster eman zion baiezkoa eta astelehenean zuzendu zuzendu zuten lehenengo saioa.
Euskaraz eta gazteleraz
Euskarazko zein gaztelerazko kantuak landuko dituzte: Agur Xiberua, Boga-boga, Habanera, A la orilla de un Palmar, De colores… Eta, horiekin eta Soraluzeko kantuekin, liburuxka mardul bat kaleratu nahi dute laster. Kalera ere aterako, “pintxopotean edo”, eta edozeinek izango du parte hartzeko aukera.
Hurrengo entsaioa: astelehenean, arratsaldeko 18:00etan.