Gaztañerre Azokaren balorazioa egiteko batzarra

Ubane Madera 2018ko abe. 5a, 08:30

Sendabelarren postua, aurtengo azokan.

Gaur, eguaztena, batzarra deitu du Soraluzeko Udalak, aurtengo Gaztañerre Azokaren balorazioa egiteko. Ondo eta gaizki egindakoei errepasoa egitea da batzarrari Udalak jarri dion helburua, azokaren hurrengo edizioari begira zer hobetu litekeen aztertzearekin batera. 19:00etan da hitzordua, udaletxeko areto nagusian.

Udaleko Inguramenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak bereziki gonbidatu nahi ditu azokan parte hartu zuten baserritar, eskulangile zein gainerako eragileak, baita interesa izan lezaketen gainontzeko herritarrak ere. Guztien balorazioa zein ekarpenak eskuratu nahi ditu. 

Hain justu ere, ondo eta gaizki egindakoei errepasoa egin eta azokaren hurrengo edizioari begira zer hobetu litekeen aztertuko dute gaurko batzarrean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.