Lapurretan egin zuten Lagun Maitea elkartean

Ubane Madera 2018ko abe. 3a, 12:20

Ertzaina Lagun Maitea elkartearen ateari begira.

Gabolats kalean dagoen Lagun Maitea elkarte gastronomikoan lapurra/k sartu ziren joan den astean, eta bertako kutxan zegoen dirua eraman egin zuten. Ertzaintza bertaratu zen, bazkideek abisatuta, eta arrasto bila jardun zuten. Abuztuan beste lapurreta saiakera bat izan zuten elkarte berean, baina orduan ez zuten sartzerik lortu.

Atearen sarraila apurtuta, lapurrak sartu ziren joan den astean Lagun Maitea elkarte gastronomikora. Azaroaren 29an jabetu ziren gertatutakoaz, garbitzailea bertaratu zenean. Sarraila apurtuta zegoen eta diru-kutxa hutsik; bertan zegoena eraman zuten, bada, lapurrek.

Bazkideek Ertzaintzari abisatu zioten. Izan ere, bigarren aldia da elkarte berean lapurreta egiten ahalegintzen direla. Abuztuan egin zuten, hain justu, aurreneko saiakera. Lagun Maitea elkarteko bazkideek esandakoaren arabera, orduan sarrailako bobina apurtu egin zuten, baina ez zuten barrura sartzerik lortu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.