Martitzenean aztertu zuten, hain justu, umeek teknologia berriei eman beharko lieketen erabilera egokia, PantallasAmigas elkartearen eskutik. Adibide bat: hizlariak azpimarratu zuen 8 urtetik beherako umeei ez litzaiekeela whatsapik erabiltzen laga beharko.
Jostailu egokiak
Eguaztenean, berriz, Olgetako Irati Pagoaga adituaren eskutik, Gabonen atarian gauden honetan umearendako jostailu egokia aukeratzeko gomendioak izan zituzten hizpide Herri Antzokian. Haurraren garapena, euskarazko jostailuak, jostailu iragarkien kudeaketa eta abarrak landu zituen; oinarri izanda, hori bai, jolasa dela helburu nagusia.
Bi hitzorduen kasuan, hala ere, jende gutxi bertaratu zen antzokira. Bi kasuetan bosna lagun izan ziren hitzaldiak entzuten. Atxolin eta Keixeta guraso elkarteekin elkarlanean Herrixak Hezi Hezkuntza Proiektuaren baitan kokatzen den Eskola Herritara proiektua berrabiarazteko lehen pausoak izan dira hitzaldiok.