Zahartzaro osasuntsua izan da hizpide Adinberri kongresuan

BABESTUTAKO EDUKIA 2018ko aza. 28a, 17:00

Adinberri Kongresuaren lehen edizioan 500 pertsonak hartu dute parte. Ekitaldia Donostian izan da, Tabakaleran, eta zahartzaroarekin zerikusia dauden elkarte, enpresa, zentro teknologiko, eta administrazio publiko nagusienetako ordezkariak bildu dira han. 

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz programaren proiektu estrategikoetako bat da Adinberri eta zahartzaro osasuntsuaren alorrean nazioarteko erreferente bihurtzea du helburu. Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia bertan izan da, eta azpimarratu du aipatutako helburua lortu ahal izateko zahartzearen arloarekin erlazionatuta dauden eragile guztien inplikazioa ezinbestekoa dela.

Julio Perez Diaz demografo, soziologo eta ikertzailea ere jardunaldian izan da, eta egungo errealitate demografikoari buruzko bere ikuspegia eman du, dauden erronka eta aukeretan erreparatuz. Izan ere, 2017an, Gipuzkoako biztanleriaren %35ek 55 urte baino gehiago zituen baina, 2031rako, ehuneko hori 46,5era igoko da.

Dependentzia duten pertsonen kasuan, berriz, 2018an 29.000 pertsona direla, baina 13 urte barru 39.000 izango direla adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.