Mikro-matxismoa azaleratzen duen lana irabazle

Ubane Madera 2018ko aza. 28a, 09:35

Mikro-matxismo portaerak marrazki bitartez irudikatzen eta rap doinuek lagunduta berdintasunaren aldeko mezua barreiatzen duen bideoklipak irabazi du aurtengo Beldur Barik lehiaketa. Soraluzeko Institutuko 4. mailako 13 gaztek landutako klipa da berau, Mikromatxismorik EZ izenburua duena.

“Guztiok izan beharko genuke feministak”. Halaxe borobiltzen du Soraluzeko BHIko 4. mailako ikasleek Beldur Barik lehiaketarako landutako bideoklipak, Mikromatxismorik EZ izenburua duena.

Berdintasuna aldarri, besteak beste, historian nabarmendu diren hainbat emakumeren izenak gogora ekarri, eta haren parean jarrita, historian emakumeari eman zaizkion paper menpekoak, ikus-entzunezkoaren amaieran beldurraren kontrako mezua helarazi dute hizkuntza askotan lana landu duten institutuko 13 gazteek.

Saridunik ez

Domekan, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunean egin zuten aurtengo Beldur Barik lehiaketako sari banaketa, Herriko Antzokian. Lan bakarra aurkeztu dute aurten; hain justu, saritu duten lana. 150 euroko saria eskuratuko dute gazteek. Izan ere, anekdota edo bitxikeria modura, sari banaketara ez zen saridunik aurkeztu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.