Narkotrafikoa eta haren azpiko interes politikoak aztertzen dituen liburua aurkeztuko dute

Ubane Madera 2018ko aza. 27a, 14:41
'A los pies del caballo' liburuaren azala.

Gaur, martitzena, 18:30ean A los pies del caballo, Narkotrafikoa, heroina eta kontra-matxinada Euskal Herrian izenburua duen liburua aurkeztuko du Justo Arriola (1966) elgoibartarrak Gaztetxean.  Besteak beste, liburu horrek "narkotrafiko sareen eta Estatuaren artean izandako hartu emana" jasotzen du, "Euskal Herrian heroinaren sarrera masiboa drogazaleen interesa baino estatu interesen ondorio dela mahai gainean jarriz".

Gaurko liburu aurkezpena Hautsak Harrotzen taldeak azaroan drogen inguruan antolatu dituen gogoeta saioen barruan egingo dute.

Heroinaren sarrera masiboa

“Justo ikerlari eta idazleak egindako azterketa zorrotzak argi uzten du narkotrafiko sareak eta estatuaren artean izandako hartu emana. Euskal Herrian heroinaren sarrera masiboa drogazaleen interesa baino estatu interesen ondorio dela mahai gainean jarriz. Bide batez, hainbat herrialdetako borroka geldiarazi asmoz estatuek narkotrafikoarekin izandako esku-hartzea azaltzen digu”, esplikatu dute Hautsak Harrotzen elkartekoek.

2016an argitaratu zuen liburua idazle elgoibartarrak Txalaparta argitaletxearekin.