Unai Pelayo donostiarra da Pelax. 2013ko azaroan hasi zen lehen bakarkako emanaldiak eskaintzen, bere ahots gordinaz eta gitarra elektriko zikin batez baliaturik. 2014ko martxoan bere lehen EPa kaletatu zuen, Pillotegiko saioak, lokalean perkusionista baten laguntzarekin zuzenean grabaturikoa. Rockaren maitalea izanik, abestiak atontzeko banda bat osatu zuen 2014ko apirilean.
Bandaren laguntzarekin zein bakarka, han eta hemen kontzertuak eskaini bitartean, 2015eko martxoan bere lehen lan luzea kaleratu zuen, autoekoiztua: Cowboy’s Orchestra saioak.
2017an beste bi lan argitaratu zituen: Telmo Trenor eta Talkak egiten du didaktika.
Pelayok folka, bluesa eta rock&rolla landu izan ditu bere ibilbidean zehar.
Informazio hau badok.eus webgunetik jaso dugu.