Kalerik kale eraman dute pentsioen aldeko protesta

Ubane Madera 2018ko aza. 26a, 15:19

Pentsioen aldeko manifestazioa, gaur, azaroaren 26an. Argazkiak: Txaro Lete.

Hileko azkeneko astelehena izanik, kalerik kale eraman dute gaur eguerdian pentsio duinen aldeko protesta. Guardasolaz babestuta, hori bai, bestetan baino jende gutxiago batu da oraingo honetan mobilizaziora. Hala ere, tinko eusten diote aldarrikapenari.

Txistuak ahotan, Plaza Berritik irten eta Kalebarrendik Plaza Zaharrera hartuta, kiroldegiko buelta egin eta erdigunetik manifestazioa eginez aldarrikatu dituzte gaur eguerdian pentsio duinak.

Tinko

40 lagun eskasek parte hartu du gaurko mobilizazioan, hori bai. Azken mobilizazioetatik jende gutxien batu duena da gaurkoa. Hala ere, beste behin erakutsi dute gertu daudela pentsioen alde mobilizatzen segitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.