Online teknologien erabilera osasuntsua eta jostailu egokien aukeraketa aztergai

'Herrixak Hezi' Hezkuntza Proiektua 2018ko aza. 25a, 09:14

'Herrixak Hezi' Hezkuntza Proiektuaren logoa.

Atxolin eta Keixeta guraso elkarteekin elkarlanean Herrixak Hezi Hezkuntza Proiektuaren baitan kokatzen den Eskola Herritara proiektua berrabiaraziko da. Hasteko, Gabonen atarian gaudela kontuan hartuta, haurren zein nerabeen gurasoei zein hezitzaileei zuzendutako bi hitzaldi edo formakuntza saio eskainiko dira.

Online teknologien erabileraren aurrean aurkitu daitezkeen aukera eta arriskuen jatorri eta ondorioak aztertu eta haur eta nerabeak lagundu eta babesteko sustatu daitezkeen prebentzio-neurriak aztertzeko tailerra eskainiko du Pantallas Amigas elkarteak, martitzenean, 18:30ean, Herriko Antzokian, eta gaztelaniaz izango da.

Jostailuen aukeraketa

Eta jostailu egokia aukeratzeko irizpideak landuko dira, berriz, eguaztenean. Ordu eta erdiko saioan, gai horiei buruz maila teoriko zein praktikoan jardungo du Irati Pagoagak, Olgetako ordezkariak, Haurrendako zein helduendako jolaserako baliabide zerbitzuko adituak. Pagoagak esplikatuko ditu jostailu motak, haurraren garapena eta jolas motak, euskarazko jostailuak, jostailu iragarkien kudeaketa, sexismoa jostailuetan eta jostailu egokia aukeratzeko irizpideak.


Kasu honetan, hitzordua 18:30ean da, antzokian, eta euskaraz jardungo du. Hitzaldia aproposa da familia eta hezitzaileentzat eta entzuleon zalantzak argitzeko tartea ere izaten da.