Kataluniako erreferendumaren gaineko dokumentala eta solasaldia Gure Esku Dagok antolatuta

Erredakzioa 2018ko aza. 26a, 08:00

Zapatuan, Dia R dokumentala proiektatuko dute Gaztetxean, eta, ostean, solasaldia izango da Marta Jofra eta Ferriol Moya dokumentalaren egileekin.

Dokumentalak urriaren 1eko erreferendumean gertutakoaren berri ematen du, bertan parte hartu zuten herritarren testigantzak eskainiz. Testigantza horietatik abiatuta Kataluniako autordeterminazio prozesuaren inguruko debatea planteatzen du. 

Ikusentzunezkoak ordu erdi inguru irauten du eta, ostean, solasaldia abiatuko dute Marta Jofra eta Ferriol Moya egile kataluniarrekin.

Proiekzioa Soraluzeko Gure Esku Dagok antolatu du eta arratsaldeko 18:30ean hasiko da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.