Amelia Tiganus: “Prostituzio etxeak indarkeria matxistaren gotorleku dira, Gobernuak baimendutakoak”

Barren.eus 2018ko aza. 23a, 07:10

amelia tiganus elkarrizketa barrenErrumaniako langile klaseko familia batean jaio zen Amelia Tiganus (Galati, Errumania, 1984). Bi ahizpetan zaharrena da, ikasle ona umetan, irakasle edo sendagile izatea amesten zuena. 13 urterekin, baina, bortxatu egin zuten bost mutilek eskolatik etxerako bidean. Ez zen bortxaketa salatzera ausartu hala ere, bazekielako inork ez sinistea edo errua berari egoztea bortxaketa bera baino jasangaitzagoa egingo zitzaiola eta ezagutzen zituelako, jakina, halako kasuak ere. Taldebortxaketa hura gerora sufritu beharko zuen kalbarioaren hasiera baino ez zen izan, ordea. “Bortxaketak sistematikoak bihurtu ziren”. Eskolako atean zain izaten zituen mutilak, jazarri egiten zuten, eta 17 urte pasatxo zituela, saldu egin zuten, merkantzia nola.

Osorik irakurri