Ur-etetea, Baltegietan eta Sagar Errekan

Ubane Madera 2018ko aza. 22a, 09:31

Gipuzkoako Urak enpresaren logoa.

Gaur, eguena, ur-etetea izango da Baltegieta kaleko 30. zenbakitik 32. zenbakira arteko tramuan, eta Sagar Erreka auzo osoan. Ustezko iraupena da 17:00ak artekoa. Han inguruko ur horniketa sarean hobekuntzak egiteko moztu behar dute ura.

Hain zuzen ere, Baltegieta kaleko 28. zenbakian dagoen zanga konpondu behar dute. Eta hori egiteko hiru ordu behar dituztela aurreikusi dute. Hala ere, lanak pentsatu baino lehen bukatuz gero, abisurik gabe emango dute ura lehenago. Aldiz, luzatu egiten badira lanak, ur mozketaren berri honako telefonoan jakinaraziko dute: 902 30 22 22.

“Mozketa dela-eta, presio jaitsierak, uhertasuna eta nahi gabeko beste zenbait ondorio” izan daitezkeela ere abisatu du Gipuzkoako Urak enpresak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.