'Herri Txiki, Infernu Handi' saioaren ingurukoak Sorapedian jaso dituzte

Ubane Madera 2018ko aza. 21a, 10:14

'Herri Txiki, Infernu Handi' saioari buruzko sarrera Sorapedian.

Arrasto luzea lagatzen dihardu Herri Txiki, Infernu Handi saioak Soraluzen. Esaterako, Sorapedian ere jaso dute haren berri. ETB1eko saioak berak Sorapediari berari egindako aipamenak baliatu, eta programaren harira, lau sarrera berri ditu Soraluzeko entziklopedia digitalak, saioaren emisioaz geroztik.

Adibidez, zer da Total-Kruntx?: Maddalena eta Joxe Manuelen aparatoan ibili ondoren gure gerriak egiten duen soinua.

Edo, zeintzuk dira Gregoritoren abizenak? Gregorio Uribe Albizuribe Etxeberria Aranguren Kortazar Kortaberria, natural de Cuenca, alias "Gregorito", alias "Sinatra", sin atractivo alguno.

Eta Baratza-Dantza? Ze dantza mota da hori? Soraluzeko baratzetan, katiuskak jantzita eta rantxeren erritmoan egiten den dantza.

Guztira lau sarrera berrirekin elikatu da Sorapedia Herri Txiki, Infernu Handik Soraluzen geldialdia egin zuenetik: goian aipatutako hirurak gehi Herri Txiki, Infernu Handiren Soraluzeko kapituluari buruzkoa. Horri lagunduta, saioan erakutsi zituzten bideo guztiak ere jaso ditu Soraluzeko entziklopedia digitalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.