Azken bi urteetan udaberrian bada ere, aurtengo bertso-jaialdia udazkenean egingo da, Bertso eskolak hala erabakita. Izan ere, aurten, bertso-afaria egin zuten ekainean eta, horregatik, erabaki zuten urteroko jaialdia udazkenera pasatzea, "garai batean" egiten zen moduan.
Belaunaldi ezberdinetako bertsolariek osatuko dute aurten laukotea: Sebastian Lizasok, Aitor Sarriegik, Ione Uriak eta Nerea Ibarzabalek. Hain zuzen, antolatzaileen helburua da adin ezberdinetako entzuleak erakartzea jaialdira. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Maite Berriozabalek jardungo du. Iazko saioan ere berriztarrak jardun zuen eta egin zuen lanarekin gustura, aurten bera ekarri nahi izan dute bertso eskolakoek.
Orduari dagokionez, aurten antolaitzaileek emanaldiaren ordua arratsaldeko 20:00etara aurreratu dute. Orain arte, ohikoena saioa gaueko hamarrak aldera egitea izan da, baina, aurten, pare bat ordu aurreratu dute. “Uste dugu bariku baten ordu egokiagoa izan daitekeela jendearendako, eta erabaki dugu aproba egitea”.
Sarrerak barikuan bertan jarriko dituzte salgai, emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago, 5 eurotan.
Azken bi urteetako bertso-jaialdiak entzungai daude sarean:
2017ko bertso-jaialdia (Bertsoa.eus)