Pentsioen protestak tinko segitzen du

Ubane Madera 2018ko aza. 19a, 20:15

Pentsio duinen gaurko elkarretaratzea.

Asteleheneroko erretratua errepikatu da gaur eguerdian Plaza Berrian: pentsio duinen aldeko protesta. Amore eman barik, tinko segitzen duen mobilizazioan 100 bat lagun izan dira gaurkoan.

Eguneroko zereginari laga, eta protestarako tartea hartu dute eguerdian 100 bat soraluzetarrek. Pentsio duinak aldarrikatzeari eutsi diote beste aste batez.

Hurrengo astelehenean, berriz, manifestaziorako hitzordua dute, hileko azken astelehena delako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.