Enplegu plana eta Dolmenen Ibilbidea, osokoan aztergai

Ubane Madera 2018ko aza. 19a, 17:13
Dolmenen Ibilbidearen aurkezpena, Debegesan.

Ez ohiko osoko bilkura egingo du udalbatzak etzi, eguaztena. Sei gaiko zerrenda izango dute aztergai udal ordezkariek, tartean 2018ko Enplegu Planari dagokion hitzarmena onartzea, eta baita ere Dolmenen Ibilbidearen gaineko hitzarmena onartzea. 19:00etan hasiko da batzarra, eta edozein bertara daiteke.

Aurreko osoko bilkurako akta onartzeaz eta alkatetzaren dekretuen berri emateaz aparte, beste hiru gai landuko ditu udalbatzak eguazteneko osoko bilkuran. Horien artean, bi hitzarmen onartzea proposatuko dio Udal Gobernuak oposizioari:

  • 1- Dolmenen Ibilbideari dagokiona: lankidetza hitzarmena Bergara, Elgoibar eta Soraluzeko udalak, Debemen (Landa Garapen Elkartea) eta Debegesaren artean (Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea) Dolmenen Ibilbidea proiektuaren kudeaketarako eta garapenarendako.

 

  • 2- 2018ko Enplegu Planari dagokiona: Enplegua eta tokiko garapena sustatzeko proiektuak, Lanbide - euskal enplegu zerbitzuak diruz laguntzen dituenak, gauzatzeko Elgoibarko, Soraluzeko, Mendaroko, Debako eta Mutrikuko udalen artean burutzen den gestioa Debabarreneko lurralde eremuaren esku uzteko hitzarmena.