Bihar, Gabolats ibilgailuendako itxita

Ubane Madera 2018ko aza. 16a, 14:06

Iazko bigarren eskuko azoka.

Bihar, zapatua, bigarren eskuko azoka egingo dute Plaza Zaharrean goiz partean. Hori dela eta, 09:00etatik aurrera ibilgailuendako itxita izango da Gabolats kalea. 14:00ak arte egongo dira postuak Plaza Zaharreko karpapean.

Umeendako zein helduendako jantziak, kirol arropa, umeendako materiala, liburuak, Sorako materiala… eta horrela abar luzea izango da zapatuan Plaza Zaharrean ipiniko duten bigarren eskuko azokan. 30 mahai, 13 saltoki eta mauka mordoa aukeran.

Hori bai, azoka egiteko Gabolats kalea zirkulaziorako itxi egingo dute, 09:00etan hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.