Eskolako sarrera Gaztañerrekin eta udazkenarekin lotutako motiboekin dekoratuta dutela ospatu dute asteon Gaztañerre Eguna Plaentxi Eskolan. Astelehenean egin zuten, hain zuzen, ospakizun nagusia, egunarekin lotutako bertsoak eta kantuak abestuz eta ondoren gaztainak janez.
Hiru orduz
Gaztainak prestatzen jardun zuten hiru orduz, 40 kilo gaztaina erre zituzten bertara eramandako danbolinean, eta ondoren bosna gaztaina banatu zizkieten patioan elkartu ziren neska-mutikoei. Haiek, zela ez, borobilean eseri, eta lagun artean gustura asko jan zuten egun horretako merienda ez-ohikoa.