10:00etan hasi eta 14:00ak arte egongo dira Plaza Zaharrean bigarren eskuko azokako postuak, zapatuan. Aurten 13 partaide izango dira; guztira, 30 mahai ipiniko dituzte, guztiak ere herritarrenak. Izan ere, Soraluzeko Udalak kanpotik ere jaso ditu azokan parte hartzeko eskaerak, baina ezezkoa eman behar izan diete, guztiendako lekurik ez dagoelako Plaza Zaharrean.
Parte hartuko dutenenen artean, berriz, Soraluze Futbol Taldea azokan izango da, eta baita ere, diagnostikatu bako gaixotasunen elkartea. Institutuak, bestalde, aurten ez du parte hartuko.
Umeendakoa batik bat
Materialari dagokionez, batik bat umeendako jantziak eta materiala ipiniko dute salgai, ohi denez, oso-oso prezio eskuragarrietan. Baina izango da ere helduendako jantziak, oinetakoak, liburuak, adornotarakoak eta bestelako material mordoa ere.
Soraluzeko Udaleko Ingurumen Batzordeak antolatutako ekimena da bigarren eskuko azoka, berrerabilpena bultzatzeko helburuarekin.