Guardasolak eskuetan eta bufandak edo zapiak lepoetan zituztela elkartu dira eguerdian 70 herritar pasa, pentsio duinak aldarrikatzen.
Besteak beste, egutegian aurrera egin, eta laster diren jai-egunetan protestekin segitu edo ez berbetagai izan dute amaieran. Jai izan edo zubi izan, elkarretaratzeak egiten segituko dutela erabaki dute.