Gure kasa ETB1en emititzen den gazteentzako telebista saioa da. Julen Telleria eta Antton Telleria anaiak dira aurkezleak. Aurkezle bikotearen alboan Aitziber Garmendia aktorea ere aritzen da saiorako sortu duen Zuriñeren pertsonaiarekin umorea jartzen. Programan, Euskal Herriko pertsona ezagunak elkarrizketatzen dituzte.
Ixa Rodriguezi egindako elkarrizketa, bihar -eguaztena- emitituko dute, 21:30ak aldera. Boxeoaz gain, saioan hizpide izango dute Ixak belarriprest modura Euskaraldian izango duen parte hartzea ere.
EITBn iragarri dute elkarrizketa.