Langabezia behera

Ubane Madera 2018ko aza. 6a, 10:29

Zubi nagusia, azaroaren 6an.

Irailean ez bezala, behera egin du langabeziak urrian Soraluzen. Kopurutan 11 langabe gutxiago kontabilizatu dituzte, ehunekotan, berriz, %13,82tik %13,23ra jaitsi da langabezia tasa. Oraingoan, gainera, Debabarrenean izan duenaren kontrako joera izan du Soraluzen langabeziak, eskualdean gora egin du-eta.

Bitxikeria moduan, eskualdean langabezia mailarik altuenak dituzten bi udalerriotan egin du behera langabeziak urrian: Soraluzen eta Eibarren. Gainontzeko herri guztietan, gutxi bada ere, gora egin du langabe kopuruak.

Altuena hemengoa

Hala ere, bada aldagai bat aldatu ez dena: Soraluzek eta Eibarrek segitzen dute langabezia tasarik altuena izaten eskualdean, eta biek ala biek gainditzen dute %12ko tasa.

Datuak zenbakitan

Kopurutan begiratuta, honakoak dira datuak:

  • Deba: 174  (%6,53)
  • Eibar: 1.640  (%12,87)
  • Elgoibar: 517 (%9,35)
  • Mendaro: 81 (%8,19)
  • Mutriku: 215 (%8,08)
  • Soraluze: 248 (%13,23)
  • Debabarrena: 2.875 (%10,87)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.