Datorren urteko egutegia eskuragai, eguenetik

Ubane Madera 2018ko aza. 6a, 09:32
Kontrargiren egutegian azaltzen den argazkietako bat. Argazkia: Kontargi.

Gertu du Kontrargi Argazki Kolektiboak 2019ko Soraluzeko egutegia. Ohi denez, udalerriko argazkilariek bertako motiboak oinarri hartuta egindako argazkiekin osatutako egutegia da. Bi euroan eskuratu ahalko da, Soraluzeko hainbat saltokitan.

Eguenetik, azaroaren 8tik jarriko dute salgai Kontrargi Argazki Kolektiboak urtero lantzen duen udalerriko egutegia, bi euroren truke, (egutegiaren edizioa ordaintzeko beharrezkoa).

Non erosi

Honako saltokietan eskuratu ahalko da: Marimar, Iñarra eta Etxabe harategietan, Mendizabal eta Bolintxo okindegietan, Iratxo Goxo-dendan, Arcelus saltokian eta Asigor tabernan. “Beste edozein saltoki interesaturik balego egutegia saltzeko, Kontrargirekin harremanetan jar daiteke”, adierazi dute argazki kolektibotik.

Egutegia Soraluzeko argazkiz dago osatuta. “Batzuetan tokia zein den adierazten da, eta guztietan esaten da egilea zein den. Azala eta kontrazala, berriz, 2017ko Kontrargiren Rallyetik eskuratutakoak dira”, esplikatu dute egileek. “Espero guztion gustukoa izatea; eskuratzera animatzen zaituztegu”, gaineratu dute.