Katu bat azaldu da Santa Ana kalean

Erredakzioa 2018ko aza. 1a, 21:21

Atzo, herritar batek katu pinto gazte bat topatu zuen Santa Ana kalean eta etxean hartu du jabea azaldu arte. 

Herritarrak kontatu duenez, "badira aste batzuk katua Santa Ana kalean bueltaka dabilela. Atzo, konturatu ginen zauri bat zuela muturrean eta albaitariarenera eroan ostean, etxean hartu dugu, jabea azaldu bitartean. Kontua da, guk lehendik ere baditugula beste bi katu eta ezin dugula gurekin hartu".

Baten batek katua ezagutuko balu, 667201083 mugikorrera deitzeko eskatu dute.