Bihartik, azaroaren 3, kiroldegia zapatu arratsaldeetan ere zabalduko dute, 16:00etatik 19:00ak bitartean, neguko ordutegia aplikatzen hasiko dira-eta. Salbuespenak izango ditu, jakina, ordutegi horrek, zapatua jai-eguna edo Soraluzen egun berezia bada. Adibidez, Gaztañerre Egunean goizez bakarrik zabalduko dute.
950 abonatu pasa
Bestalde, Soraluzeko Udalak jakinarazi du aurten inoizko bazkide kopururik handiena lortu dutela Arane kiroldegian: 950tik gora abonatu izango dira urtea amaitzerako. Eta gogora ekarri du instalazioak handitzeko egitasmoa lantzen dabiltzala.