Herritar eta bestelako bisitari ugari ari du izaten egunotan Kanposantuak. Ohiturari eutsi, eta bertan lurperatuta dauden familiakoak eta lagunak bisitatzeko aprobetxatuko dituzte egun hauek askok.
Hiru egun
Ingurua txukun lagata, lorez eta landarez dotoretuta daude hilobiak. Hain justu, gaurtik barikura bitartean, egun osoz izango da zabalik Kanposantua, eta kanpotik argiztatuta. Izan ere, bihar Domu Santu edo Santu Guztien Eguna da, eta barikuan, berriz, Hildakoen edo Animen Eguna.
Berez, hemen erlijio katolikotik eratorritako egunak dira horiek; baina zela edo hala, egun batean edo bestean, mundu guztian dago joandakoak gogoan izateko egunen bat.