Gailetak, pastak, pastelak… edozelako postreak onartzen ditu Misio Taldeak Gaztañerre Azokan salgai jartzeko, “herriko bizilagunek dohaintzan” emandakoak. Ondoren, gozoekin batutako diru hori beharra duen proiekturen batera bideratuko dute, urtero modura.
Azaroaren 9rako
Postreren bat egin nahi duenak azaroaren 9rako entregatu beharko du parrokiako lokalean, azaroaren 11n salgai jarri ahal izateko. Azaroaren 9an, Misio Taldeko ordezkariak parrokiako lokalean egongo dira 18:00etatik 20:00ak bitartean postreak jasotzen.