Odol emaileak gustura

Ubane Madera 2018ko urr. 30a, 15:34

Gustura eta pozik onartu zituzten Soraluzeko odol emaileek euren eskuzabaltasunarengatik eman zizkieten diplomak. Zapatuan, Eibarren elkartu eta mahaiaren bueltan ospatu zuten Gipuzkoako Odol Emaileen topaketa.

Diploma eta intsignia bana. Horixe jaso zuten zapatuan Eibarren Gipuzkoako Odol Emaileen topaketan izan ziren zazpi soraluzetarrek, Deba eskualdeko gainontzeko emaileekin batera.

Eskerrona

Opari xumea izan zen emandakoa, azken batean, euren eskuzabaltasunarengatik eskerrona helaraztea zen-eta Gipuzkoako Odol Emaileen elkartearen helburua. Edozein modutan, argazkiek erakusten duten moduan, gustura eta pozik asko laga zituzten Soraluzeko odol emaileak jasotakoarekin. Hain zuzen ere, odola 25, 40 eta 50 bider ematearren jaso zuten eskerrona.

Ospakizunak, zela ez, mahaiaren bueltan segitu zuen, odol emaileekin eta eurei laguntzen joan ziren senideekin. (Argazkiak: Bixente Olaizola, Soraluzeko Odol Emaileen Batzordeko ordezkaria).