Azokaren XXIII. edizioa izango da azaroaren 10ean egingo dena. Ohiko ekimenez gain, aurten, baserritarrek jan-gunea antolatuko dute. Bertan, txerrikumeak erreko dituzte pintxotan banatzeko eta gaztainak ere bai. Horrekin batera, lehen aldiz, herriko sagardoen lehiaketa ere antolatuko dute. Guztira, lau edo bost sagardo lehiatuko dira eta herritarrek ere izango dute probatzeko aukera. Bestalde, azken urteotan Pil-pileanek antolatu izan duen talo-postua Gure Esku Dago ekimenak kudeatuko du aurten.
Azokako postuei dagokionez, ondorengoa izango da aurtengo partehartzaileen zerrenda:
Baserritarrak (barazki eta jakiak)
Baserritarrak (ganaduak)
Iraolabeitia: Asturianak
Osuma Gain: Pirenaikak
Obe: Limusinak
Arizaga: Suizak
Arritxa: Pirenaikak
Itsasoi: Limusinak
Leire Elizburu: Idiak
Iribe: Hegaztiak
Barrebetxe: Hegaztiak
Barrenetxe: Suizak, txerriak
Iriarte Gain 2 Hereford, 2 Aberdeen Angus
Iraola Etxeberri: Salers
Artisauak
Arrate Lizarralde: Otargintza
Edurne Garate: Larrua
Angel Mario Fernández: "Che Aitona" liburua
Pil-pilean: Euskaraldia
Amaia Amor: Larrua
Kristina Albisua: Orratz (jositako artikuluak)
Nuria Muro: Oparitxoak
Isabel Morán: Papera, kuadernatzeak, albumak
Faadia Nasir: Eskulanak, crochet-a, gantxilloa
Lorea de Castro: Kamisetak, estanpatuak
Idoia Katxo: Altzarien zaharberritzea, bitxigintza
Antxon Fresnedo: Itsas korapiloak
Juan Kruz Arizaga Korta: Tresneria erakusketa
Omenaldia bi baserritarri
Gaztañerre egunean, ohitura da, bertako baserritar biri aitortza egitea. Aurten, Txurruka bailarako hil berri den Agirrebeiztegi baserriko Josefa Ansola Andoagari eta Irure auzoko Saloguen Gaineko Basilisa Larrañaga Urrestiri emango diete artisauen oroigarria, 12:00etan, Urrats Dantza Taldeak dantza-saioa eskaini ostean. Tartean, Aitor Mendiluze eta Agin Laburu bertsolariek ere kantatuko dute.
Bazkariak
Azokako postuak 14:00etan batuko dituzte eta, ondoren, azokako parte hartzaileek Txurrukan bazkalduko dute udal-ordezkari, trikitilari eta bertsolariekin batera. 15:00etan hasita, berriz, Pil-pileanek antolatutako herri-babajana egingo da Plaza Zaharreko karpan. Bazkaritarako txartelak salgai daude Iratxo goxodendan 16 euroko prezioan (14 euro langabetu ikasleendako eta 10 euro umeendako).