Kontzejupearen “babespean” pentsioen alde

Ubane Madera 2018ko urr. 30a, 10:45

Pentsioen alde atzo egindako elkarretaratzea, kontzejupean.

Kalerik kale ibili barik, aterpean egon ziren atzo eguerdian pentsio duinen aldeko asteleheneroko protestan. Umoretsu hartu zuten, gainera, eguraldiak erakutsi dien aurpegi desatsegina, eta lelo kuriosoekin animatu zuten mobilizazioa: Eguzki zein euri, pentsio duinak guri!

Hileko azkeneko astelehena izanik, manifestazio zaratatsua egiteko asmoa zuten pentsio duinen aldeko asteleheneroko mobilizazioan. Eguraldi petrala ikusita, baina, kontzejupean egotea erabaki zuten atzokoan.

Eta hala, manifestaziorako eramandako txifloekin eta bestelakoekin zarata eginez egon ziren bertan, lelo berriek lagunduta: Pentsioak jaisten badira, tentsioa igotzen zaigu; edo Eguzki zein euri, pentsio duinak guri!.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.