Eskuzabaltasunarengatik esker ona

Ubane Madera 2018ko urr. 26a, 15:35

Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartea.

Bihar, zapatua, Deba ibarreko hamar udalerritako odol emaileak omenduko dituzte Eibarren, eta horien artean izango dira zazpi soraluzetar: 25, 40 eta 50 bider odola eman duten herrikideak. 

Deba eskualdeko hamar udalerritako odol emaileak omenduko dituzte bihar Eibarren, eguerdi partean hasiko den ekitaldian. Hain zuzen ere, Eibarko Untzaga Plazan egin dute hitzordua, 13:15ean. Harrera ekitaldiaren ondoren, 13:30ean hasiko da intsigniak banatzekoa.

Zazpi soraluzetar 

Aitortza jasoko dutenen artean zazpi soraluzetar ere izango dira: odola 25 bider ematearren: Migel Elizburu eta Beroska Zarobe; 40 bider ematearren Margarita Artolazabal, Itziar Lizarralde eta Koro Zenitagoia; eta 50 bider ematearren Jesus Gil eta Iñaki Iñarra.

 

Intsigniak banatu eta gero, elkarrekin bazkalduko dute guztiek.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.