Mikelek, Jolik, Ikerrek eta Davidek a capela abestuko dute zapatuan taula gainean, haren atzealdean dekoratuak bata bestearen atzetik pasatzen diren bitartean. Laburbilduz, historian ezagun askoak diren 20 bat musikariren kantak interpretatuko dituzte, umore klabean.
"Lotsagabea eta dibertigarria"
Ordu eta erdiko ikuskizun “lotsagabe eta dibertigarri” modura deskribatzen dute Demode Quartet taldearen hirugarren ikuskizun hau. Antzerki saioa bera, berriz, Soraluzeko Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako Antzerki Garaia zikloaren barruan dago.