Elkarretaratzea, hildako emakumearengatik

Ubane Madera 2018ko urr. 24a, 18:34
Indarkeria matxistaren aurkako ikurra.

Korner Morea elkarte feministak elkarretaratzea deitu du biharko, eguena, indarkeria matxistaren ondorioz izandako azken hilketarengatik. Oraingo honetan Yolanda Jaen Gomez 50 urteko emakumea izan da biktima. 19:30ean hasiko da protesta ekitaldia, Plaza Berrian.

Gaur, eguaztena, hil da Yolanda Jaen Gomez. Ospitaleratuta zegoen, bikotekideak joan den astean bere etxeari su eman ondoren pairatutako zauriengatik. Gizona herenegun atxilotu zuten eta kartzelaratu.

Soraluzeko Korner Morea elkarte feministak salatu du, azken honekin dagoeneko zazpi emakume hil dituztela Euskal Herrian indarkeria matxista baliatuta.