Gerra Zibilean Euskaditik ihes egin behar izan zuen 17 urteko pertsonaia da Che, Aitona! liburua gorpuzten duena. Amak behartuta aberria utzi eta Argentinan bukatu zuen euskaldun hark. Orain, loba ere badu, Angel. Eta hain justu, loba hura da aitonaren urratsen atzetik ibiltzen dena, haren historiaren berri jakiteko.
Gerrako denborak eta gaur egungoak uztartuta egiten du, berriz, eleberriaren narrazioa Angel Mario Fernandez idazleak.
Bihar idazleak berak aurkeztuko du eleberria, 19:00etan Herriko Antzokian, eta ondoren luntxa izango da bertaratzen direnendako.
Lan asko
Angel Mario Fernandezek hainbat liburu argitaratu ditu dagoeneko. Internetez eskura daitezke bi: El soldado muerto y otros relatos inquietantes Amazonen eskura daiteke eta El testigo de las sombras berriz debalde deskargatu daiteke. Beste bi lan berriz paperean eskura daitezke: Hijos del Corralito (Tandaia argitaletxea) eta Las clases de Literatura (Ediciones Oblicuas argitaletxea); biak ala biak Amazonen daude salgai. Horiez aparte, ikus-entzunezko lanak ere egin izan ditu, Cosidos con alambres dokumentala, adibidez.