Urriaren 15ean, astelehena, bete zituen hain justu ere, Soraluzek 675 urte. Eta urteurren hori ospatzeko Udalak antolatu dituen ekitaldien baitan datorren eguaztenean, 19:00etan, Javier Elortza Maiztegi herriko historialariak hitzaldia eskainiko du udaletxeko osoko bilkuren aretoan, Soraluze / Placencia XV. mendean izenburuarekin.
Toponimoak eta beste
Besteak beste, orduko Soraluze zelakoa zen erakusten duen dokumentu grafikoa, plano moduko bat sortu dute Elortzak berak aztertutako eta landutako dokumentu historikoetan oinarritutakoa. Bertan ikus daiteke herria zela zegoen antolatuta XV. mendean: ze etxe zegoen eraikita, ze kale eta plaza existitzen ziren, orduko toponimoak…
Planoa opari
Gainera, hitzaldira bertaratzen direnei XV. mendeko hiribildua birsortzen duen planoa oparituko diete eta hitzaldiaren amaieran mokadua egiteko aukera ere izango da.