11:00ak inguruan hasi eta 13:30erako gertu zuten haragi gisatua atzoko lehiaketara aurkeztu ziren zortzi bikoteek. Kazola guztietan prestatutakoa zegoen gozo askoa, ondoren bertan bazkaldu zutenek aitortutako moduan.
Irabazleak
Edozelan ere, lehiaketa izanda, hiru haragi gisatu onenak zeintzuk ziren erabaki eta aukeratu zituzten epaimahaia osatu zuten Eguneko Zentroko ordezkariek eta Imanol Lopez txistulariak: Valeriana Bravok eta Carmen de Castrok; Arazeli Maiztegik eta Natalia Sanjosek eta Pura Corcherok eta Juanita Soraluzek egindakoa, hurrenez hurren.
Kontuak kontu, lehiaketan parte hartu zuten gainontzeko bikoteek ere izan zuten otarra opari, bertan parte hartzearren. Honakoek, hain zuzen: Antonio Martin Martinek eta Aurelia Gonzalezek, Crecenciano Hernandez Chano-k eta Roberto Zarobek, Maria Asuncion Gosensek eta Arantzazu Alberdik, Maria Luisa Alberdik eta Mari Carmen Zarrabek eta Paula Arribasek eta Jose Luis Perez Pepsi Cola-k.
Kantuan
Itxaropena elkarteko zuzendaritzako ordezkariek, alkateak eta atzokoan gonbidatua izan zen Imanol Lopez txistulari soraluzetarrak banatu zituzten sariak eta opariak.
Ondoren, musikak eta kantuak lagunduta segitu zuen bazkalosteak, giro paregabean.