Zergak eta presoak hizpide, besteak beste, osoko bilkuran

Ubane Madera 2018ko urr. 16a, 14:06

Udal ordezkariak uztailean egindako osoko bilkuran.

Datorren urtean soraluzetarrek ordaindu beharreko zergak, taxiaren prezioak, udal langileen soldata igoera, eta besteak beste, herriko preso politikoei buruzko mozioa aztergai izango dira bihar, eguaztena, osoko bilkuran, 19:00etan hasita.

Bihar eguaztena, osoko bilkura egingo du udalbatzak, mahai-gainean zortzi puntuko gai zerrenda aztergai duela.

Mozioa eta beste

Hala, alkatetzaren dekretuen berri emateaz aparte, besteak beste, soraluzetarrek datorren urtean ordaindu beharreko ordenantza fiskalak edo zergak zeintzuk izango diren proposatuko ditu Udal Gobernuak, udal langileen 2018ko soldata igoera izango dute berbagai, eta baita urte bereko udal lanpostuen zerrenda ere.

Horrez aparte, besteak beste, “herriko preso politikoei buruz Soraluzeko EH Bilduk, EAJ-PNVk eta PSE-EEk adostutako” mozioaren berri emango dute azken-aurreko puntuan.

19:00etan hasiko da bilkura, eta hitzordua publikoa denez, interesa duen edozein bertara daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.