Bi sarrera bikoitzak irabazi dituzten herritarrak ondorengoak dira: Mari Glori Vaquerizo eta Eider Ruiz.
Gainerako guztioi eskerrik asko zozketan parte hartzearren. Antzezlanerako sarrerak antzokirako sarreran bertan erosi ahalko dira 5 €-tan, emanaldia hasi (22:15) baino ordu erdi lehenago.
Komedia beltza
Zoaz pake santuan antzezlanak kontatzen du ezkonduta urte asko daroan matrimonio baten historia. Matrimonioaren egunorokoa errutina errepikakor batean sartuta dago aspalditik eta emazteari bururatzen zaio errutina hori hausteko modua: gizona pozoitzea. Baina gauzak ez dira gertatuko emazteak pentsatu bezala eta dena korapilatuko da.
"Komedia arina da eta zoroa. Barre egiteko eta ondo pasatzeko", esan du antzezlanaz Ane Gabarain aktoreak.
Antzezlanaren fitxa
Konpainia: Txalo produkzioak
Obraren egilea: Emmanuel Robert-Espalieu
Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi
Antzezleak: Mikel Laskurain eta Ane Gabarain