Hormigoizko pista da Ezozi auzoko errepideena; eta ibilgailuen joan-etorriekin hainbat puntu hondoratuta daude. Hori horrela, 20.000 euroko aurrekontuarekin, dauden beharren artetik ahalik eta gehien konpontzea da Soraluzeko Udaleko Landa garapeneko eta Ingurumen sailaren asmoa.
Errepidea itxita
Obrak Reformas Anton enpresak egingo ditu. Hiru egun beharko dituzte gutxienez. Eta obren ondorioz, errepidea itxi egingo dute Aldasoro baserritik gora, martitzenean bertan 08:00etan.