'Zoaz pake santuan' antzezlanak abiatuko du 'Antzerki garaia' zikloa

Egoitz Unamuno 2018ko urr. 12a, 08:00

Laskurain eta Gabarain aktoreak.

Mikel Laskurain eta Ane Gabarain aktore ezagunek antzezten duten obrak emango dio hasiera Antzerki garaia zikoari. Guztita lau antzezlan programatu ditu Udalak urria eta azaroan zehar egingo den zikloaren barruan. 

Mikel Laskurain, Ane Gabarain, Joli Pascualena, Sandra Fernandez Agirre, Kepa Errasti, Fran Lasuen… moduko antzezleak etorriko dira udazkenean herrira. Euskarazko eta gaztelaniazko bina lanekin.

Lehenengo antzezlana, Zoaz Pake Santuan, datorren barikuan taularatuko da, urriaren 19an, gaueko 22:15ean. Antzezlana Begoña Bilbaok zuzendutako Txalo Produkzioak etxearekin, eta Mikel Laskurainek eta Ane Gabarainek antzezten dute. 

Bigarren antzezlana, Todos los musicales, o casi, urriaren 27an, zapatuan, taularatuko dute, arratsaldeko 20:00etan. Musika kontuak ditu protagonista Patxi Barcoren zuzendaritzapean taularatuko den lanak.

Azaroan eskainiko dituzte gainerako bi antzezlanak. Lehena, Txarriboda izenekoa, azaroaren 16an, barikuan, eskainiko dute, gaueko  22:15ean. Hika Teatrok aiurkezten duen lana da, Agurtzane Intxaurragaren gidaritzapean taularatu dena. Bigarren antzezlana, Frida, azaroaren 24an, zapatuan, eskainiko dute, arratsaldeko 20:00etan. Lan hau Paco Obregonek zuzendu du, Iris Teatro konpainiarekin. 

 

Erlazionatuak