plaentxia.eus

Gerdak eta La Ultima Balak joko dute gaur gauean Gaztetxean

  Kultura

Punka eta rocka nahastuko dituen jaialdia antolatu dute Gaztetxean gaur gauerako. Jaialdia 22:00etan hasiko da.  

Gerdak eta La Ultima Balak joko dute gaur gauean Gaztetxean
La Ultima Bala taldea. | Ikusi handiago | Argazki originala

Italiarren punk-a hasteko

Gerda talde italiarrak hasiko du kontzertua. Honela dio bere fitxak: "Italiarrak dira, 1997tik bizitza inteligentearen, azalera bertikalen eta punk jantzien artean dagoen harremana ikertzen dihardutenak. Hainbat doktore-tesi argitaratu dituzte ikerketa-zentru italiarrik onenetan: Walace, Shove, Concubine SonsofVesta, Sonatine, BloodySound. Ekipoa osatzen dute: Andrea Pasqualinik kaosaren analisian, Roberto Vilottak konfusioaren teorian, Alessio Compagnuccik desordenaren logikan eta Alessandro Turciok desastrearen anatomian”.  

Ondoren, La Ultima Balaren rock-a 

La Ultima Bala 2016an sortutako Rock&Roll taldea da. Gaur egun, taldeko kideak dira Igor Rodriguez (ahotsa eta baxua), Adrian Muñoz (gitarra) eta Javier Olmo (bateria). Zaldibarren dute “operazio-gunea” eta "Gari Rock" elkartean entsaiatzen dute. Bertan sortu dituzte hainbat lan, euren rock pertsonal eta freskoaren zigilua daramatenak.

Hamarretan hasiko da

Kartelean kontzertuak 20:00etan hasiko zirela iragartzen bazuten ere, antolakuntzak esan du kontzertuak 22:00etan hasiko direla.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa