Beste 50 gonbidapen 'Herri Txiki Infernu Handi' ikustera joateko

Ubane Madera 2018ko urr. 10a, 12:19

Herri Txiki Infernu Handi saioa Soraluzeko kiroldegian ikusteko zeuden 200 gonbidapenak astelehenerako agortuta zeudela-eta, beste 50 jarriko dituzte herritarren eskura. Bihar, eguena, 08:30etik aurrera eska daitezke kiroldegian. Debalde dira, baina 16 urtetik gorakoak bakarrik joan daitezke saioa ikustera.

Goizez zein arratsaldez jardun zuten atzo, eguaztena, Herri Txiki Infernu Handi saioko lantaldekoak Soraluzen grabazioak egiten; saiorako behar zituzten azken grabazioak egin zituzten, hain justu ere.

50 gonbidapen gehiago

Muntatze eta editatze lanak egin ondoren, saioa bera datorren asteko eguenean, urriaren 18an, proiektatuko dute Arane kiroldegiko, frontoian. Bertaratzeko 200 gonbidapen jarri zituzten herritarren eskura; baina astelehenerako guztiak agortuta zeudela-eta, beste 50 jarriko dituzte eskuragai. Bihar, eguena, 08:30etik aurrera eska daitezke kiroldegiko lehiatilean.

Hori bai, proiekzioan, 16 urtetik gorakoek bakarrik parte hartu ahal izango dute, saioaren emisio ordutegia dela-eta (domeketan, 22:00etan), legeak horrela agintzen du-eta.