Udalerriko argazkilarien lanak ikusgai

Ubane Madera 2018ko urr. 9a, 15:07
Kontrargiren erakusketan ikusi ahal den argazkietako bat. Argazkia: Fernan Oregi.

Gaur, martitzena, 19:00etan zabalduko dute Kontrargi argazki kolektiboaren urteko argazki erakusketa. Alberto Arizaga, Ekaitz Uzin, Fernan Oregi eta Mikel Valero argazkilariek egindako argazkiak erakutsiko dituzte, bakoitzaren 8 bat argazki, hain justu ere. 

“Denetik pixka bat dago; ez dago gai bakarrik. Adibidez, errugbiko argazkiak, oporretakoak, artistikoak, mendikoak, koloretakoak, zuri-beltzekoak… izango dira ikusgai”, jakinarazi du Fernan Oregi argazkilariak.

Urriaren 28ra arte 

Gaur, martitzena, zabaldu eta urriaren 28ra arte izango dira argazkiok ikusgai, kiroldegiko erakusketa gelan: lanegunetan 19:00etatik 20:30era eta zapatuetan, berriz, 12:00etatik 13:30ak bitartean.